Atlasaren Aurkezpena  


Kartografiako web orrialde interaktibo hau Pirinioetako mendigunean kokatzen diren Andorrako, Espainiako eta Frantziako udalerriei buruzkoa da, eta INSEEaren eta Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako Foru Erkidegoko, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Andorrako estatistika institutuen arteko lankidetza estatistikoaren luzapenaren barruan kokatzen da. Lan honen originaltasuna, aurkezpen grafikoaren erraztasunetik etortzeaz gain, datuak mendigune osoan alderatuz aurkeztea ahalbidetzen duten adierazleak modu harmoniatsuan antolatzearen lanetik ere badator.

Web orrialde honek 2002an argitaratutako paperezko atlasa eguneratzea eta aberastea ahalbidetzen du, kartografia dinamikoaren funtzionaltasun anitzei esker bereziki (xehetasun gehiago izateko, harrerako orrialdean aurki daitekeen “Xehetasun teknikoak” izeneko atalean agertzen den erabilerara jo behar duzu).

Lehenengo bertsio honetan, bost alor aztertzen dira: demografia, biztanle multzo aktiboa, nekazaritza, turismoa eta ingurumena. Alor bakoitza gaika antolatu da, eta adierazleak proposatu dira gai bakoitzerako. Helburua web orrialdea aberastea da, definizio harmonikoen arabera adierazle berriak eskura dauden heinean maila komunean.
 
   
Mendigunea kokatzen den zonaldearen definizioa  

Irudikapenak eta datuak Pirinioetako mendigunea kokatzen den zonaldeari mugaturikoak dira. Frantziako aldetik, mendigunearen zonaldea altitudearen araberako ebakidura bati dagokiona da. Ebakidura ofiziala bihurtu zen 1985ko urtarrilaren 9ko 85-30 lege frantsesaren bitartez, hain zuzen ere garapenari eta mendien babesari buruzkoa denaren bitartez. Mendiko zonaldeak oztopo esanguratsuak izateagatik ezaugarritzen dira, eta horrek bizi baldintza zailagoak ekartzen ditu, jarduera ekonomiko batzuk garatzeko aukera galaraziz. Hegoaldeko isurialdeari dagokionez, definizio normalagoa duen ikerketa zonalde bat da. Horrela, Iruñeko zonaldea kanpo utziko dugu, bertan topa daitezkeen ezaugarriak ez direlako mendiko  zonalde batenak.

Mendiguneko zonaldearen perimetroak 1182 udalerri frantses harrapatzen ditu, 583 udalerri espainiar, eta Andorrako 7 parrokia. Guztira oinarrizko 1772 geografi unitate izango lirateke. Poligono eskerga eratzen dute, 49.850 km2-koa hain zuzen, eta mendebaldetik ekialderantz zabaltzen da 520 km ingurutan, eta iparraldetik hegoalderantz 150 km ingurutan. Azaleraren bi heren hegoaldeko isurialdean kokatzen dira. Bertan, maila arinagoa da.

Mendiguneko udalerrien zerrenda kantoika : ref_massif.xls (466 ko)

 
retour